NOR GARA?
Iruritako herriko dantzari taldea gara. Euskal dantza tradizionalak dantzatzen ditugu eta gainera, gaur egungo garaira ere egokitzen ditugu. Dantza-taldea eta dantza-eskola bereizten dira eta dantza-eskolakoek dantza tradizionalagoak eta oinarrizkoagoak dantzatzen dituzte.
HISTORIA
Gerra garaian, soldadu batzuk Iruritatik pasatzen ari zirela, dantza batzuk erakutsi zizkieten herritarrei. Ordutik, herrian dantzatzeko tradizioa generazioz-generazio pasatzen joan da gaur egun arte. Beraz, Iruritan dantzatzeko tradizioa aspaldikoa da.
MAPA
DANTZA-ESKOLA
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurrek osatzen dute. Astean egun batez entsaiatzen dute eta herriko bestetan dantzatzen dute. Dantza tradizionalagoak dantzatzen dituzte.
DANTZA-TALDEA
DBH-tik gorako adin guztietako jendearekin osatuta dago. Astean egun batez entsaiatzen dute eta festibal eta ikuskizun guztietan dantzatzen dute. Dantza tradizionalez gain, modernoagoak ere dantzatzen dituzte.